Nola eros dezaket bidaia-txartel bat?
Zenbait salmenta-modalitate erabil daitezke: plaza bermatzen duten lehentasunezko bi kanal, eta lehentasunik gabeko kanal bat, hots, autobus bertako salmenta, plazak erabilgarri izatearen araberakoa.
a. Lehentasunezko kanalak:
- Web-salmenta: kreditu-txartelarekin edo MUGI txartel pertsonalizatuarekin, autobusa irten baino 30 minutu lehenago arte.
- Telefono bidezko salmenta: autobusa irten baino 30 minutu lehenago arte, 843 740 286 zenbakira deituta.
- Salmenta-makina automatikoa: kreditu-txartelarekin edo MUGI* txartelarekin, autobusa irten baino 10 minutu lehenago arte.
b. Lehentasunik gabeko kanala:
autobusean bertan. Eskudirua edo MUGI txartela erabil daiteke, lehentasunezko kanaletan aldez aurretik erositako bidaia-txartela daukaten bidaiariak autobusean sartu ondoren.
* Erosi zure MUGI txartel anonimoa gehi karga aireportuko informazio-puntuan.
Txartelaren kostua: 5 euro. Kargak 5 euroko tarteetan egingo dira eta Lurraldebus sistema osorako balio dute; % 60ko deskontua aplikatzen dute lehenengo bidaiatik aurrera. Txartel anonimo bakoitzarekin bidaldi bakoitzerako 9 bidaia-txartel eros daitezke gehienez.