Fakturak eslatze
Faktura tramitatzeko, ondoren zehazten diren datuak helbide elektroniko honetara bidali behar dira: gestionfacturas.euskadi@mobilityado.com.
· Izen-abizenak (edo, hala badagokio, enpresa eskatzailea).
· Eskatzailearen NANa (edo, hala badagokio, enpresaren IFKa).
· Posta-helbide osoa (kalea, zenbakia, posta-kodea, herria eta probintzia).
· Bidaia-txartela: kopia/argazkia edo erreserba-zenbakia edo MUGIren dokumentua, eskatzen den fakturari dagozkion mugimenduak jasotzen dituena (MUGIren bulegoan/webgunean eska daiteke).
· Faktura jasotzeko helbide elektronikoa.
Gogoan izan faktura adierazitako helbide elektronikora bidaliko dela, bidaiaren data pasatu eta gero.
Helbide elektroniko honetan fakturak jaulkitzeko eskabideak bakarrik tramitatzen ditugu. Beraz, beste edozein gorabehera izanez gero, jarri harremanetan, mesedez, BEZEROENTZAKO ARRETA ZERBITZUAREKIN, 900 12 14 00 telefono-zenbakian edo info.gipuzkoa@avanzagrupo.com helbide elektronikoaren bidez.