Breadcrumb

Avisos

Antzuolako jaiak 2026. Gaueko Zerbitzua.

Gaueko zerbitzua Bergara – Antzuola – Zumarraga – Antzuola - Bergara uztailaren 17an eta 18an.

Ordutegiak

Aretxabaletako jaiak 2026. Gaueko Zerbitzua.

Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate gaueko zerbitzua uztailaren 17an.

Ordutegiak

Zumarraga. Geltokiko Jaiak 2026.

Geltokiko jaiak direla eta, uztailaren 10etik 12ra DG09 linearen hurrengo geldialdiak bertan behera geratuko dira. Ordutegi horietan geldialdia egingo da "Txindoki" kafetegiaren parean.

 

 
 

Fiestas de Las Estaciones 2026. Servicio nocturno.

Servicio nocturno para las fiestas de Las Estaciones el 10 y 11 de julio.

Horarios

DO03 Beasain. Geltoki aldaketa.

Barrendain plazako asfaltatze lanak direla eta, uztailaren 7tik 17ra bitartean, Beasaingo geltokia Zaldizurreta kaleko biribilgunera lekualdatuko da.

Barkatu eragozpenak.

DO03 Tolosa. Geltoki aldaketa.

Uztailaren 1etik aurrera, eta behin betiko, Rondillako 34. geltokia, Tolosan, Santa Klarara (Prado txikia) eramango da.

Eibar. Lanengatiko geralekuetako aldaketak.

DG05, DG05A, DG05D eta DG11 lineak.

Beste abisu bat eman arte, eta Arragueta kalea trafikoari ixtearen ondorioz, Azitaingo geralekua Barrena kaleko 21. zenbakira aldatu da, eta Urzkizuko geralekua bertan behera utzi da, apirilaren 27tik aurrera, DG05A eta DG05D lineetako behin-behineko geraleku gisa, Errebaleko geralekua.

Barkatu eragozpenak.

 

DG09 Legazpi. Geltoki ezabatuak.

Legazpin egiten ari diren obren ondorioz, Aitzgorri eta Patrizio Etxeberria geralekuak bertan behera geratuko dira, eta Bikuñako biribilgunean behin-behibeko geraleku bat jarriko da.

DG04 Legazpi. Geralekua aldatzea.

Bikuña industrialdeko bidea noranzko bikoitzetik noranzko bakarrena bihurtzearen ondorioz, Arrasateko geralekua Bikuñako biribilgunera lekualdatuko da beste abisu bara eman arte.

Barkatu eragozpenak

DG09 y DG04. Geraleku aldatzea.

Otsailaren 11tik(asteazkena) aurrera, 08.35ean, Zumarragako Ospitaleko geldialdia kaponko kontsultetara lekualdatuko da, beste abisu bat eman arte.

DO03. Beasain geldialdia aldatzea.

Beste abisu bat eman arte, Beasaingo ohiko geralekua Nafarroa etorbidera (Kutxabank) aldatuko da.

Barkatu eragozpenak.

 

Mugi, Bat eta Barik elkarreragingarritasuna.

Sistemen arteko elkarreragingarritasun-prozesuaren barruan, jakinarazten dizuegu 2025eko abenduaren 16tik aurrera, asteartetik aurrera, Lurraldebusen integratutako Avanza Movilidad Gipuzkoa lineek aukera emango dutela autobusetan Bat eta Barik txartelekin eta Mugi txartelarekin ordaintzeko.

Gogorarazi nahi dugu elkarreragingarritasun hori autobusetan bakarrik aplikatuko dela, eta oraingoz ez dela eskuragarri egongo leihatiletan, autosalmentako terminaletan, telefono bidezko salmentan eta web-orrian.

Eskerrik asko zure arretagatik

Aldez aurreko salmenta: helmugan txarteldegia izanik jatorrian ez duten lineetan ZERO BIDAIA-TXARTELA eskuratzeko protokoloa.

DO04, DO03, DG01, DG02, DG05, DG05A, DG05D eta DG07 lineetan plaza aldez aurretik erreserbatu nahi duten 15 urtetik beherakoek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak jaulkitako mendekotasun-txartela duen pertsonaren laguntzaileek, baldin eta jatorriko herrian ez baina helmugan txarteldegia badute, bidaia-txartel arrunta erosi beharko dute aldez aurretik web-orriaren edo TGR terminalaren (salmenta-makina automatikoa) bitartez. Jatorrian txarteldegia daukaten bidaietan, txarteldegian erosiko da bidaia-txartela.

DG12 linean, bidaia-txartelak zuzenean eskuratu ahal izango dira ibilgailuan bertan.

Web-orriaren edo TGR terminalaren bitartez aldez aurretik erositako bidaia-txartel arrunt horren zenbatekoa gero itzuliko da, honako prozedura honi jarraikiz:

  • Autobusean sartzea:
    • 15 urtetik beherakoa: pertsona heldu arduradunak erositako bidaia-txartel arrunta eta 6 urtetik beherakoaren adinaren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. 6 eta 15 urte bitarteko adingabeek, heldu batekin doazenean izan ezik, Mugi, Barik edo Bat txartel pertsonalizatua aurkeztu beharko dute. Agiri horiek egiaztatu ondoren, autobus-gidariak 0 €‑ko bidaia-txartel bat emango dio.
    • Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak jaulkitako mendekotasun-txartela duen pertsonaren laguntzailea, Mugi txartelarekin ordaintzen/baliozkotzen dutenean: autobus-gidariak 0 €‑ko bidaia-txartel bat emango dio.
  • Helmugako autobus-geltokian: iristean, edo geroago, inprimaki bat bete eta txarteldegian bertan entregatuko dute jatorrizko bi bidaia-txartelekin batera —bidaia-txartel arrunta eta 0 €‑ko bidaia-txartela—. Inprimakia geltokiko txarteldegian bertan edo gure web-orrian eskuratuko dute.
  • Posta arruntaren bidez: inprimakia gure web-orrian eskuratu ahal izango da, eta eskatutako datu eta dokumentu guztiekin batera bidali honako helbide honetara:

Avanza Donostiako txarteldegia

Federico Garcia Lorca pasealekua 1, 20014 Donostia

  • Itzulketa tramitatzeko behar diren datuak: izen-abizenak, harremanetarako telefonoa edo helbide-elektronikoa, bidaia-txartel arrunta ordaintzeko erabilitako txartelaren zenbakia (kreditu-txartela edo Mugi txartela).
  • Itzulketa: ordaintzeko moduaren arabera egingo da, erabilitako kreditu-txartel berean edo Mugiri itzulketaren datuak igorrita.

DO01 eta DO02 LINEAK

Linea horietan, jatorria dena dela ere, erabiltzaileek Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deituko dute, bai Avanzaren zerbitzura (900 121 400) bai Lurraldebusen zerbitzura (900 300 340), eta honako datu hauek zehaztuko dituzte: eguna, linea, ibilbidea, erabili beharreko bidaldia, bidaia-txartela zer autobus-geltokitan jasoko duten eta erreserba egiten duen pertsonaren izen-abizenak.

Bidaia-txartelak erretiratu ahal izateko, doako bidaia-txartela lortzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Bidaia-txartelak erabiltzaileek adierazi duten autobus-geltokiko txarteldegian egongo dira eskuragarri, autobusaren irteera-ordua baino 15 minutu lehenago arte. Irteera aurreko 15 minutuetan jasotzen ez badituzte, doako bidaia-txartelak baliogabetu egingo dira eta dagozkien plazak salgai jarriko dira. Bidaia-txartelak erabilgarri dauden hiru txarteldegietako edozeinetan erretiratu ahal izango dira (Donostiako, Bilboko eta Gasteizko autobus-geltokiak). Egin beharreko ibilbidearen jatorria Zarautz bada, bidaia-txartelak egin beharreko bidaldiari esleitutako autobus-gidariari entregatuko zaizkio, gero berak bidaia-txartel horiek eskatu dituzten erabiltzaileei entregatu diezazkien.

 

.

Documento.