spinner-avanza

Pare bat klik! eta zeurea da bidaia-txartela

Irakurri ondorengo testua, sakatu “Ados” botoia eta sartu gure Erosketa Plataforma Seguruan.

Internet bidez erosteko prozesua

Bidaia-txartelak www.pesa.net salmenta-plataformaren bitartez eros ditzakezu, baldin eta ibilbidearen jatorria edo helmuga hau bada:

  • Bilboko aireportua
  • Donostia
  • Gasteiz
  • Bilbo
  • Zarautz jatorri edo helmuga duten eta Debagoiena, Elgoibar eta Soraluze jatorri duten eskatu ahalako geldialdiko zerbitzuak.

Nazioarteko helmugak:

  • Hendaia
  • Donibane Lohizune
  • Biarritz
  • Baiona
  • Lourdes

Bidaia-txartelak erosteko bi modalitate daude

  • a) Bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren titularrak
  • b) Txartel horiek ez dituzten pertsonak.

A) BIDAIA-TXARTEL BAKARREKO LURRALDEBUS EDO MUGI TXARTELAREN TITULARRAK

Erosketa-prozesuan egin beharreko lehenengo urratsa bidaiaren data, jatorria eta helmuga adieraztea da.

Zerbitzuaren ordutegi-aukeren zerrendatik bidaia egiteko ordua hautatu behar da.

Ondoren, bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren zenbakia idatzi eta horrekin, egindako bidaia-kopuruaren arabera, aplikatu beharreko tarifa kalkulatuko du, eta horixe izango da bidaiaren prezioa.

Autobus guztietako lehen lau plazak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta daude, eta horiexek izango dira salgai jarriko diren azkenak.

Finantza-txartelaren zenbakia eta iraungitze-data idatzi eta “Ordaindu” botoia sakatu ondoren emango da amaitutzat erosketa, eta dagokion zenbatekoa zordunduko da.

Erosketa-prozesua amaituta, pantailan agertuko den bidaia-txartela inprimatu behar duzu. Une horretan inprimatzeko aukerarik ez baduzu, idatzi erreserba-zenbakia eta inprima ezazu geroago www.pesa.net webgunearen erosketa-taulan ageri den ‘berriz inprimatu’ aukeraren bidez.

Bidaia-txartelak bidaia egiteko hautatutako data baino hilabete lehenago ere erosi ahal izango dira.

Internet bidezko erosketek bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren deskontuak izango dituzte, baina erositako bidaia ez da txartelean metatuko. Horregatik, bidaia hori ez zaie gehituko txarteldegian edo autobusean bertan erositakoei Lurraldebusek eskaintzen dituen tarifen deskonturako eskalan gora egiteko. Internet bidez erositako bidaia-txartelek ez dute balio ibilgailu-aldaketak egiteko.

Autobusean sartu eta bidaia egin ahal izateko, ezinbestekoa da Internet bidez erositako bidaia-txartelak paperean inprimatuta eramatea eta Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A.ko gidariari erakustea.

B) BIDAIA-TXARTEL BAKARREKO LURRALDEBUS EDO MUGI TXARTELA EZ DUTEN PERTSONAK.

Erosketa-prozesuan egin beharreko lehenengo urratsa bidaiaren data, jatorria eta helmuga adieraztea da.

Zerbitzuaren ordutegi-aukeren zerrendatik bidaia egiteko ordua hautatu behar da.

Autobus guztietako lehen lau plazak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta daude, eta horiexek izango dira salgai jarriko diren azkenak.

Finantza-txartelaren zenbakia eta iraungitze-data idatzi eta “Ordaindu” botoia sakatu ondoren emango da amaitutzat erosketa, eta dagokion zenbatekoa zordunduko da.

Erosketa-prozesua amaituta, pantailan agertuko den bidaia-txartela inprimatu behar duzu. Une horretan inprimatzeko aukerarik ez baduzu, idatzi erreserba-zenbakia eta inprima ezazu geroago www.pesa.net webgunearen erosketa-taulan ageri den ‘berriz inprimatu’ aukeraren bidez.

Bidaia-txartelak bidaia egiteko hautatutako data baino hilabete lehenago ere erosi ahal izango dira.

Autobusean sartu eta bidaia egin ahal izateko, ezinbestekoa da Internet bidez erositako bidaia-txartelak paperean inprimatuta eramatea eta Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A.ko gidariari erakustea.

INTERNET BIDEZKO BIDAIA-TXARTELEN SALMENTAKO ORDAINBIDEAK

Kreditu- edo zordunketa-txartela da Internet bidez erosteko onartzen den ordainbide bakarra.

Bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren bidez erositako bidaia-txartelak ezin izango dira ordaindu txartel horretan dagoen saldoarekin. Ordainketa kreditu- edo zordunketa-txartelarekin egin beharko da beti.

GURPIL-AULKIEN ERABILTZAILEEK BIDAIA-TXARTELA INTERNET BIDEZ EROSTEA.

Ibilbide luzeko zerbitzu batean (40 kilometro baino gehiago) gurpil-aulkian bidaiatu behar duen pertsonak, autobusa bere beharretara egokituta egon dadin, gomendatzen diogu, gutxienez finkatutako ordua baino 24 ordu lehenago jakinarazi beharko dio enpresari. Jakinarazpen hori bezeroentzako arreta-telefonoan (900 12 14 00, astelehenetik igandera, 07:30etik 21:30 arte) edo gure edozein txarteldegitan egin dezake.

KOLEKTIBO BEREZIETAKO PERTSONEK BIDAIA-TXARTELA INTERNET BIDEZ EROSTEA LURRALDEBUS/MUGI TXARTELAREKIN.

Internet bidez erosi ahal izango dituzte bidaia-txartelak, Mugi txartel anonimoen kasuan izan ezik, ez baitute balio online erosketa-sistema horretarako.

INTERNET BIDEZ BIDAIA-TXARTELAK EZEZTATZEA

Bidaia-txartelak ezeztatu egin daitezke, baina soil-soilik gutxienez zerbitzua hasi baino 30 minutu lehenago eskatzen bada, eta bidaia-txartelak Internet bidez erosteko pasabidetik (www.pesa.net) besterik ezin da egin. Internet bidez erositako bidaia-txartelak ezin izango dira ezeztatu txarteldegietan edo autobusetan.

Bidaia-txartela ezeztatzeko eskatuz gero, Transportes Pesa SAk itzuli egingo dio eskatzaileari bidaia-txartelaren zenbatekoa, honako hau kenduta:

  • Zenbatekoaren % 10, zerbitzua atera baino 48 ordu lehenago eskatzen baldin bada.
  • Zenbatekoaren % 20, ezeztatzea zerbitzua atera baino 48 ordu eta 30 minutu artean eskatzen baldin bada.

Ez da ezeztatzerik egingo, eta, ondorioz, ez da zenbatekorik itzuliko, eskaera zerbitzua hasi aurreko 30 minutuen barruan egiten baldin bada.

Deskribatutako kasu bakar batean ere ez da itzuliko kudeaketa-kostua.

Bidaia-txartela ezeztatzeko, adierazi erreserba-zenbakia eta NAN zenbakia. Penalizazioa kalkulatzeko ezeztatzearen unea hartuko da erreferentziako data eta ordutzat.

Bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren bidez ordainduta eskuratutako bidaia-txartelak ezeztatu egin daitezke, baina kudeaketa-kostuaren deskontua aplikatuko zaie.

Bidaiaria irteerako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez bada, bidaia galdutzat emango da, eta ez du eskubiderik izango bidaia-txartela aldatzeko edo haren zenbatekoa itzultzeko.

INTERNET BIDEZ EROSITAKO BIDAIA-TXARTELAK ALDATZEA ETA BERRIZ INPRIMATZEA

Bidaia-txartelak aldatu egin daitezke, soilik baldin bidaia-txartelak saltzeko plataforman (www.pesa.net) eskatzen bada, gutxienez zerbitzua hasi baino 30 minutu lehenago. Internet bidez erositako bidaia-txartelak ezin izango dira aldatu ez txarteldegietan ez autobus barruan.

Gehienez ere, bidaia-txartelen bi aldaketa egin daitezke.

Edozein bidaia-txartel aldatzeko, ezinbestekoa izango da eskatutako ordutegian plazak libre egotea.

Bidaia-txartela aldatzeak ez du kosturik izango, baldin eta linea eta ibilbide berean egiten bada, gutxienez aukeratutako zerbitzuaren irteera-ordutegia baino 30 minutu lehenago.

Bidaia-txartela beste linea edo ibilbide batera aldatu nahi baduzu, ezeztatu egin beharko duzu eta beste bidaia-txartel bat erosi.

Bidaia-txartela aldatzeko garaian, tarifak igo edo Mugi edo Lurraldebus txartelean deskontu-baldintzak aldatu izanaren ondorioz, ibilbidearen prezioa aldatu bada, bidaiaren data berrian indarrean dagoen prezioa aplikatuko da, eta, beraz, dagokion alde hori ordaindu beharko da bidaia-txartelaren aldaketa egiteko.

Lurraldebus edo Mugi txartela erabili izanaren ondorioz, bidaia-txartela aldatzeko unean prezioa erositakoarena baino txikiagoa bada, ez da inongo itzulketarik egingo.

Zerbitzua hasi aurreko 30 minutuen barruan ez da aldaketarik egingo, eta, ondorioz, ez da inoiz zenbatekorik itzuliko.

Internet bidez erositako bidaia-txartelak berriz ere inprima daitezke, webgunean bertan, NAN eta erreserba-zenbakia erabilita.

INTERNET BIDEZKO BIDAIA-TXARTELEN SALMENTA ETETEA

Internet bidezko bidaia-txartelen aldez aurreko salmenta eten egingo da dagozkion agintariek alarma-egoerak aktibatzen dituztenean bidaiarien segurtasuna arriskuan jar dezaketen baldintza klimatologiko txarren ondorioz, eta enpresarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak gertatzen direnean. Arrazoi horiek eragindako Internet bidezko salmentaren etendura ahal bezain laster iragarriko da gure web-orrian (www.pesa.net).

Bidaia-txartelen aldez aurreko salmentaren etendura sistema informatikoan izandako akats baten edo Transportes Pesa SAri egotz dakizkiokeen arrazoien ondorioz gertatzen bada, bidaia-txartelak modalitate horren bidez erosi nahi dituztenek bezeroentzako arreta-telefonora deitu ahal izango dute, ezarritako ordutegian, beren telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa emateko. Transportes Pesa SAk konpromisoa hartzen du aldez aurreko salmenta berriz abian jartzen denean haiei deitzeko edo mezu elektroniko bat bidaltzeko.

Internet bidezko bidaia-txartelen aldez aurreko salmenta berriz abian jartzen denean, web-orrian jakinaraziko da.