Avanzaren Euskadiko zuzendaritzak bere konpromisoa adierazten du emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna integratuko duten politikak ezartzeko eta garatzeko, gure erakundearen barruan benetako berdintasuna lortzeko neurriak bultzatzeko eta bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioa eta ardura partekatua ahalbidetuko duten neurriak sustatzeko.
Enpresa honen jarduera garatzen den esparru guzti-guztietan, hasi pertsonen hautapenetik eta haien sustapenera iritsi arte, tartean soldata-politika, prestakuntza, lan-baldintzak eta kontziliazioa direla, Avanza Movilidad Gipuzkoa SAk bere egiten du emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa, arreta berezia eskainiz zeharkako diskriminazioari eta genero-arrakala eta “kristalezko sabaia” desagerrarazteari.
Barneko zein kanpoko komunikazioari dagokionez, langileei gai honetan hartzen diren erabaki guztien berri ematen zaie, eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioarekin bat datorren erakundearen irudia proiektatzen da.
Enuntziatutako printzipioak Avanza Movilidad Gipuzkoa SAren III. Berdintasun Planean (2021-2025) hezurmamitutako berdintasun-neurrien sustapenaren bitartez gauzatzen dira. Erakundea plan horretan ari da lanean gaur egun.
III. Berdintasun Planean helburu estrategikoak eta operatiboak biltzen dituzten programak aurkezten dira, baita horien aurrerabidea, lorpena eta inplementazioa neurtzeko aukera emango duten jarraipen-jarduketak azaldu ere.
Avanza Movilidad Gipuzkoa SAren jarduera eta ikusgaitasuna dela-eta, izan ere pertsonen linea erregularreko garraio publikoan aritzen baita, erakunde honek adierazi du bere helburua dela, besteak beste, bere ingurunean eta, hortaz, gizartean oro har, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko trakzio-enpresa izatea.
Helburu horiek erdiesteko, erakundeak Berdintasun Taldea eratu du, zuzendaritzaren eta enpresa-batzordearen ordezkariek osatzen dutena.
Avanza Movilidad Gipuzkoa SAk, hain zuzen ere, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak emandako “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea” aitorpena du.
Arrasate, 2024ko urtarrila