spinner-avanza

Zure datuen pribatutasuna

ARDURADUNAK: jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak politika honetan zehazten diren helburuetarako tratatuko direla, eta honako hau izango dela tratamenduaren arduraduna:

  1. Avanza Movilidad Gipuzkoa SA (aurrerantzean, “Movilidad Gipuzkoa”), Musakola auzoa 20, 20500 Arrasate.

Harremanetarako datuak:

  • Helbide elektronikoa: rgpd@audens.es

  • Telefonoa: +34 900 121 400

  1. Avanza Spain SLU (aurrerantzean, “AVANZA”); IFK: B-64405731; eta egoitza soziala: San Norberto kalea 48, 28021 Madril.

Harremanetarako datuak:

TRATAMENDUAREN HELBURUA ETA LEGITIMAZIOA

    1. MOVILIDAD GIPUZKOA

 

  1. Movilidad Gipuzkoak zure bidaia-txartelaren erosketa kudeatu ahal izateko tratatuko ditu zure datu pertsonalak.

Tratamendu horren legitimazio-oinarria zu alderdi zaituen kontratu bat egikaritzea da.

  1. Horrez gain, Movilidad Gipuzkoak ematen dituzun datu pertsonalak tratatuko ditu, baita planteatzen dituzun erreklamazioak, kontsultak, eskabideak, komunikazioak edo iradokizunak tramitatzearen ondorioz sortzen direnak ere, erreklamazio, kontsulta, eskabide, komunikazio edo iradokizun horiek kudeatzeko eta tramitatzeko helburuarekin.

Datuen tratamendurako lege-oinarria zure erreklamazioa, kontsulta, eskabidea edo komunikazioa formulatzean emandako adostasuna da.

 

    1. AVANZA

  1. AVANZAK erabiltzaileak webguneaz egiten duen erabilera neurtu eta analizatzen du, zerbitzuak hobetzeko helburuarekin. Era berean, erabiltzailearen beharrak, gustuak eta hobespenak analizatzen ditu, publizitatea erakusteko haren Interneteko nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bitartez lortutako informazioan oinarrituta landutako profil komertzialaren arabera. Horretarako, AVANZAK cookieak erabiltzen ditu. Ildo horretan, erabiltzaileari jakinarazten zaio cookie horien bitartez lortzen diren datu pertsonalen tratamendua gure Cookieen politikan eta Pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren arabera egingo dela.

Datu pertsonalen tratamenduaren helburu horretarako legitimazioa erabiltzaileak cookie analitikoak eta portaera-publizitatearen cookieak erabiltzeko emandako adostasuna da. Edozein unetan konfigura ditzakezu cookieei buruzko zure hobespenak. Horretarako, orri-oineko botoiaren bitartez sar zaitezke AVANZAK gaitutako konfigurazio-panelean, edo gure Cookieen politikaren “Zer cookie erabiltzen dira Webgunean?” atalean. Hala ere, adostasuna kentzeak ez du eraginik izango adostasuna kendu aurretik horretan oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

KONTSERBAZIOA: Movilidad Gipuzkoak honako epe hauetan kontserbatuko ditu zure datu pertsonalak:

  • (i) helburua: kontratua erabat egikaritu arte.

  • (ii) helburua: zure erreklamazioa, kontsulta, informazio-eskabidea, komunikazioa edo iradokizuna tramitatzeko behar den denboran.

AVANZAK gure Cookieen politikan adierazitako epeetan kontserbatuko ditu zure datu pertsonalak.

Adierazitako epeak igaro ondoren, datu pertsonalak behar bezala blokeatuta mantenduko dira, Movilidad Gipuzkoak eta AVANZAK izan ditzaketen lege-eginbideak betetzeko behar diren artean, eta tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunez arduratzeko, soilik horien preskripzio-epea indarrean dagoen bitartean.

HARTZAILEAK: Movilidad Gipuzkoak zerbitzuaren titular den administrazio publikoari jakinaraziko dizkio (i) helburuarekin tratatutako zure datu pertsonalak, eta administrazio-erakunde eskudunei edo Avanza Taldeko beste sozietate batzuei (ii) helburuarekin erabilitakoak, hori beharrezkoa denean zure erreklamazioa, kontsulta, eskabidea, komunikazioa edo iradokizuna kudeatzeko eta tramitatzeko.

Bestalde, cookieen erabileraren bidez bildutako datuak hirugarrenek eskuratzeko eta erabiltzeko moduan egon daitezke, gure Cookieen politikan xedatutakoaren arabera.

ESKUBIDEAK: edozein unetan egikaritu ahal izango dituzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko edo ezerezteko, tratamendua mugatzeko, edo datuok transferitzeko eskubideak, legez aurreikusitako moduan, idazkia igorrita arestian adierazitako posta-helbideetara edo helbide elektronikora.

Era berean, eman duzun adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzu, aurreko paragrafoan adierazitako bide berak erabilita. Hala ere, adostasuna kentzeak ez du eraginik izango adostasuna kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean.

Erabiltzaileak edozein unetan kudea ditzake Webgunean cookieak erabiltzeari buruzko bere hobespenak. Horretarako, orri-oineko botoiaren bitartez sar daiteke AVANZAK gaitutako konfigurazio-panelean, edo gure Cookieen politikaren “Zer cookie erabiltzen dira Webgunean?” atalean.

Jakinarazten dizugu eskubidea duzula Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari erreklamazioa aurkezteko, haren web-orriaren bitartez: www.aepd.es.